Uda honetan ere Mutriku-Saturraran bidegorririk gabe

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2026ko uztailaren 5a

Duela aste gutxi, Gipuzkoako Iraunkortasun diputatu Jose Ignacio Asensiok bidegorri-sarean iaz egindako lanak azaldu zituen Batzar Nagusietan, eta legegintzaldi honetarako aurreikusitakoen berri eman zuen. Tamalez, horien artean ez dago Mutriku-Saturraran bidegorria, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Planaren arabera 2021ean martxan jarri behar zena. 

Atzerapena Mijoa errekaren saneamenduarekin lotuta dagoelako gertatu omen da, saneamendua oraindik egiteke baitago. Beraz, saneamendurik gabe, bidegorririk ez.

Beste behin, uda honetan ere ezingo dugu Mutriku-Saturraran bidegorria erabili. Orain, 2028-2031ko laurtekoan egitea espero da. Berriz ere, promes asko bai, baina gauzatu gabe jarraitzen du bidegorriak.

A.Z.