Beste gauza bat da Udaltzaingo batek orain bere lanegun osoa Itziarri eskaintzea.
Horrek egungo zerbitzua hobetuko luke, eta begi onez ikusten dut; hala ere, erabaki nabaria da eta ez du proiektu piloturik behar.
Debako eta Itziarko zerbitzu guztiak hobetzearen alde nago, hau barne.
Ez da lehen aldia lehendik eginak dauden proiektuak berri gisa aurkezten dituela alkateak, eta, horrela, aurrekoek egindako lanak gutxiesten dituela.
Bere lanaren balioa nabarmendu dezake –eta hala egin beharko luke–, baina besteen ahaleginak gutxietsi gabe.
Aurretik egindakoa aintzat hartzeak ez du orain egiten ari denaren meritua gutxiesten, eta Itziarko bizilagunek ondo dakite hori.
Marian Larrañaga