Aiora Zulaika: "Oso garrantzitsua da euskararekiko maitasuna eta aktibismoa gure seme-alabei transmititzea"

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea 2026ko maiatzaren 9a

Aiora Zulaikak, Pirritx-ek, Eusfera ekimenaren harira, seme-alabei euskararekiko maitasuna eta aktibismoa transmititzearen garrantziaz hitz egin du. "Euskaraz ipuinak irakurtzea, antzeztea, kantatzea" oso garrantzitsua dela azaltzen du; umeentzat eredu izan eta testuinguru egokiak sortzea ere badagokiela gurasoei.

datozen egunetan Eusfera ekimena martxan izango da Soraluzen eta Euskal Herriko beste hamarnaka herritan. Gure umeen ingurua euskaldunagoa egiteko ekimena izango da. Izan ere, umeen ingurunea geroz eta euskaldunagoa den heinean, orain zein etorkizunean euskaraz hitz egiteko gaitasun, motibazio eta aukera handiagoak izango dituzte.
 
Eusferan parte hartzeko jarraibideak
 
1- Sartu "Gurasoen Txokoa" atalean: https://eusfera.taupamugimendua.eus/gurasoen-txokoa/
 
2- Parte hartzeko bi aukera ezberdin daude:
 
- ETXEAN: MISIOAK bete beharko dituzue: webgunean sartu, bete galdetegitxoa eta eskuratu zure familiaren neurrira egindako misioak! (baliabide digital sorta handia dago eskura): https://eusfera.taupamugimendua.eus/gurasoen-txokoa/#misioak
 
- KALEAN: herrian familiek elkarrekin parte hartzeko EUSPAZIOAK antolatu dira. Hementxe informazioa eta izena emateko aukerak datozen ekintzetarako:
 
* Kantu-jolas tailerra familientzat (0-5 urte): labur.eus/kantu-jolas
* Altxorraren bila sendabelar artean familientzat (4-12 urte): labur.eus/altxorraren-bila
 
3- Animatu eta parte hartu!!