Lehen hikafari-meriendak 2025ean antolatu zituen Euskaraldia Batzordeak Euskaraldia Hika egiteko gonbidapenaren harira eta aurten beste bi hikafari-merienda antolatu ditu Pil-pilean Euskaltzaleen Ellarteak Gaztañerre Azokaren atarian. Izan ere, hika jarduteko gogoz daude adin desberdinetako hainbat herritar eta horiei eta nahi duen guztiari aukera eskaintzeko egingo dira bi saio: urriaren 30ean eta azaroaren 6an, Allegro elkartean, 19:00etan hasita. Saioetan hainbat ariketa eta jolas egingo dira, hitanozko oinarrizko aditzak ikasi eta lagun artean hitanoa praktikatzeko.
Izena eman daike pilpilean@pilpilean.eus helbidean edo 601602347 telefonoan, edo online galdetegia beteta.