Espero gabeko elurtea

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Rodriguez 2026ko urtarrilaren 24a

COVID garaiko argazkia da ondokoa. Apirilean elurra egin zuen, ezustean, eta inguruko mendiak zuritu zituen, herritarren gozamenerako.

Jende askok jo zuen mendira, naturak egindako opariaz gozatzera. Saioa Rodriguez Karakatera igo zen, eta han atera zuen erretratua. Jende asko zebilela gogoratu du: batzuk Karakateraino igo ziren, beste batzuk Atxolin aldera... Ez zuen, baina, askorik iraun elurrak, eta eguerdirako garbitu ziren bazterrak.