Urrats Dantza Taldeak, datorren ikasturtean ere, plaza dantzak ikasi eta praktikatzeko ikastaroa antolatu du. Hala, irailaren amaieran hasi eta ekainera bitarte, astean behin, astegunez eta arratsaldez, ordubeteko dantza saioak eskainiko dira kiroldegian, astearteetan 20:00etatik 21:00etara bitartean eta asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Iaz bezala, hasiera maila eta maila aurreratua bereiziko dira, partaideak dakarren mailaren arabera.
Aurten ere, irakaslea Miren Azas dantzari eibartarra izango da. Kezka dantza taldeko dantzaria eta dantza irakasle profesional lanetan diharduena Eibarren eta Elgoibarren.
Ikasi eta kirola egin
Saioetan, euskal plaza dantzak praktikatuko dira: fandango eta arin-arina, dantza jauziak, polkak, banangoa, korroak, soka-dantza eta beste hainbat. Helburua bikoitza izango da: batetik, dantzak ikastea ondoren plazetan dantza egin ahal izateko eta bestetik, kirola egitea, fisikoki sasoian egoteko.
Izen-ematea zabalik
Ikastaroan izena emateko lehen aukera zabalik dago irailaren 14ra arte. Horretarako, online fitxa bete bete behar da edo bestela 605706086 telefonora idatzi.
Ordaindu beharreko kuota irailaren erdialdera erabakiko da izena eman duten pertsona kopuruaren arabera. Gehienez ere, hilean 18 eta 20 euro bitartekoa izango da.