Zinema eta bingoa, Superigandeetako arratsaldeetako muina

Erabiltzailearen aurpegia AD Mallabia FT 2025eko azaroaren 5a

Azaroa beste superigande batekin hasi genuen joan den asteburuan. Goizean kirola egin ondoren, Lilo & Stitch pelikulaz eta bingoaren emozioaz gozatu genuen elkarrekin.

Beti bezala, goizeko hamaiketan batu ginen Mallabiko Learreta-Markina eskolako frontoian. 15 ume kirolaz gozatzeko prest... eta horrela izan zen.

Petanka, yo-yo-a, hockeya eta antifaz-jolasak izan ziren goizean praktikatutakoak. Tartean, indarrak berritu genituen hamarretako potolo batekin, eta arratsaldean, Kontzejuzarrean 16:00etan, elkar ikusi genuen zinema saioaz gozatzeko. Pelikula galanta ikusi genuen, Lilo eta Stitchen pelikula berria. Primeran pasa genuen. Baita ere bingoarekin. Superigandeko arratsaldeak beti primerakoak dira. Beste mahai-jokoetara ere jolastu genuen, xakean topera gabiltza.

Animatu Superigandeetako goizeetan eta arratsaldeetan parte-hartzera!