Superigande berezia Ipuruan

Erabiltzailearen aurpegia AD Mallabia FT 2025eko abenduaren 18a

Desberdina izan zen pasa den asteko Superigandea, goiza batez ere. Kirola egin ordez, Ipuruara txangoa izan genuen F Ligako SD Eibar eta Atletico Madrilen arteko partida ikusteko. Talde eibartarrak gonbidatu gintuen (kirol eskolari eta Superigandeetako taldeei) norgehiagoka ikustera eta plan ederra izan zen benetan.

11:00ean Mallabiko petrilean batu eta Eibarrera joan ginen kotxez. Eibarrera iritsita, Ipuruarako bideari ekin genion. 12:00ean zen partidua, baina lehenago, Pantxikarekin (SD Eibarreko maskota famatua) argazkia atera genuen. 

Partida bizia izan zen. Lehiatua. Lehenengo At. Madrilek sartu zuen. Ondoren, Eibarrek buelta eman eta bi gol sartu zituen. Hirugarren bat ere izan zuen, baina jokalari armagiña jokoz kanpo zegoela adierazi zuen epaileak. Pena, kristoren gola izan baizen. Azkenik, bigarren zatian, Atlético Madrilek berdindu zuen eta markagailua 2-2koa izan zen. Partida amaitu ondoren, gure txikiek Eibarko jokalarien sinadurak lortu zituzten. Eskerrik asko SD Eibar!

Arratsaldean, jarduerak ez zuten eten. 16:00ean, zinema saioa izan genuen kontzejuzarrean. “Los Pitufos” pelikula ikusi genuen. Zirraraz, barreaz eta kutsu hunkigarriaz beteriko filma. Ondoren, igandea bukatzeko, bingora eta mahai-jolasetara jokatu genuen. Hurrengora arte!