Adimen Artifiziala vs Wikipedia

Erabiltzailearen aurpegia Amatiño 2026ko otsailaren 20a

Gazte jendeak ez du "ya" Wikipediara jotzen aholku edo informazio eske, haren ordez ChatGPT darabil eta. Zergatik ote? Diotenez, erantzun "zuzenagoak" ematen omen dituelako.

Zer ote "zuzenago"? Bizkorrago edo errazago bada, seguru Adimen Artifiziala Wikipedia baino zuzenagoa dela. Baina zuzentasuna bada informazio osotuagoa eta egiaztagarriagoa, Adimen Artifiziala nekez da Wikipedia baino zuzenago.

Izan ere, Wikipedia bere buruaren jabe da eta "nor" da ChatGPTrik gabe ere. Adimen Artifiziala, ordea, nabarmen motzagoa litzateke Wikipedia edo bestelako informazio-iturri digitalik gabe. Wikipedia egilea da; ChatGPT, ordea, tresna besterik ez. Eta hau ez da nire iritzi soila, ChatGPTk berak bere buruaz dioena baino.

ChatGPTz ezer gutxi ikasi daiteke. Baina helburua ez bada ikastea, lana ahalik eta azkarren amaitzea baino, orduan bera da modurik zuzenena ez ezik, baita aproposena ere, firin-faran jarduteko eta nork bere burua engainatzeko.