Lau-bost hitzetan laburtzekotan, Jose Manuel Ostolaza (1) izan zen debarra, indianoa, aberatsa, liberala eta filantropoa. Jaioterrian ditu bere izena daramaten kalea, oroitarria, Kultura Elkartea (2) eta Udal Liburutegia. Kuba eta Filipinetako gerretan aritu ostean, lan bila jo zuen Mexikora, non, nautika ikasia izan arren, indioei kapelak erosten hasi eta munduko lastozko kapelagilerik (3) handiena izateraino iritsi.
Osorik irakurri