Eskolen Txokoa

Bueltan da Baso Eskola

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Ikastola

Urriaren 2an, ostirala, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleek hasiera eman zioten Baso Eskolako proiektuari.

Proiektu honen bidez, haurrek ingurune naturalean jolasteko, ikertzeko eta ikasteko aukera dute. Naturak eskaintzen dituen onurak aprobetxatzeaz gain, natura zaintzearen garrantzia ere bertatik bertara ezagutuko dute.

4 urteko ikasleentzat lehen esperientzia izan da, eta ilusioz eta gogoz hartu dute jarduera berria. 5 urteko ikasleek, aldiz, dagoeneko ezagutzen dute Baso Eskola eta ikaragarri gozatu dute lehen saioaz.

Lehenengo saio hau esperientzia aberasgarri baten hasiera baino ez da izan, eta ikasleek naturarekin harreman estua izaten jarraituko dute ikasturtean zehar.