Whatsapp-taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Arantza Iriondo 2026ko maiatzaren 15a

Zenbat Whatsapp-taldetako kide zara? Azken aste hauetan telefonoari astindu bat ematen ibili naiz, eta, egia esan, harrituta geratu naiz zenbatetan nagoen, eta zenbat azpitaldetan ere bai. 

Taldeak sortu berehala sortzen ditugu, eta batzuk ezinbestekoak dira, baina beste batzuk unean uneko egoerak eraginda osatu dira.

Batzuek denboran luze irauteko sortu badira ere, beste batzuenganako interesak muga du. Eta horrelakoetan zer egiten dugu? Alde egin edo baten bat bota? Alde egin ez dugu zenbaitetan nahi izaten, nahiz eta bertako jardueretan, jada, parte hartu ez. Horrelakoetan argitaratzen dena begiratzen dugu, besteen berri izaten jarraitu nahi dugu eta; kuriositate hutsa? Inor botatzea ere ez zaigu bidezkoa edo zuzena iruditzen; horregatik, azpitaldeak sortzen ditugu eta azpitaldeen azpitaldeak.

Eta, gainera, geure buruarekin ere sortzen dugu taldea, geure buruari mezuak, argazkiak, loturak… bidaltzeko. Nik horrelako bi ditut.