Zeresangoduteismoa

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Uranga

Sentsazio gutxi daude lotsa bezain unibertsalak. Denok sentitu izan dugun –eta sentituko dugun– zerbait da. Ez da atsegina inondik inora ere, eta are gutxiago gaur egun: lotsaren garairik eta gorenenean. Ematen dugun pauso, hitz, ekintza eta mugimendu oro neurtzen dugu lupa eta erregelarekin, gugatik inork zer esan edo pentsatuko duen doktrinaren pean.

Ez da kasualitatea; hiperbigilantziaren aro honetan, dena dago azterketa zorrotzenaren menpe: zelan janzten garen, zelan hitz egiten dugun, zer-nolako aurpegia, ilea, gorputza eta abar dugun. Gure bizitzako alderdi guztiek dute inoiz baino esposizio gehiago, eta, horren ondorioz, geroz eta gehiago sentitzen dugu ezin dugula akatsik izan. Gainera, hiruko erregela hori jarraituta, inoiz baino gehiago ikusten ditugu besteen bizitzak, gorputzak eta abarrak, eta horrek ikaragarri areagotzen du nork bere buruari jartzen dion presioa.

Zer eragiten du horrek guztiak? Lotsa. Lotsa garen bezalakoak agertzera. Lotsa, existitzen ez den kanon bat ez betetzeagatik. Inposatutako perfekzioa bilatzera, eta hortik apur bat aldentzen den guztia lotsaz inguratzera

Amaitzeko, Nakar taldearen hitz batzuk: Zeresangoduteismoa, faxismoaren lehen etapa.