Urte horretan Yoli Vicente neskatoa izan zen Oilarraren jokoaren irabazleetako bat. Argazkiak aterata daude bata frontoian oilarra gordetzen zuen kutxa jo eta buruko estalkia kendu zioten unean eta bestea gerotxoago, oholtzara igo eta oilarra eman ziotenean, bizirik, sasoian zen modura. Bere ondoan daude frontoikoan Jorge Totorika eta Andres Alfonso, maisuak biak ala biak; oholtzakoan Manu Arias eta Teodoro Zuazua.