1968

Centro Galegoaren bedeinkazioa

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2026ko maiatzaren 17a

Ermua, 1968.

Etxeak eta eraikinak bedeinkatzea ohiko praktika zen eta halaxe egin zuten San Isidro kalean zabaldu berri zen Centro Galegoan, galiziar komunitate ugariaren bil leku bihurtuko zena. Elkartea eratzeko lehen bilera 1968ko martxoaren 19an egin zen parrokiako areto nagusian eta ekainaren 18an erregistratu zuten Bilboko Gobernu Zibilean.

Argazkian ezkerretik eskumara begiratuta Antonio Alvarez sastrea eta elkarteko lehendakaria, Ignacio Onandia alkatea, Teodoro Zuazua abadea, Custodio .... lorezaina eta Secundino Hernansanz sendagilea. Aurreko mutikoak, ezker-eskuma ere, Patxi Guirado eta Carlos Onandia dira, egun hartan akolito lanak egiten. Rokete eta estola txuriak jantzita, abadeak isipua astinduta ur-bedeinkatua zabaldu zuen bazterretara, errezo jakinak esan eta airean kurutzeak marrazten zituen bitartean.