Juana Unamunzaga Amillategi, 1875eko abenduaren 27an Ortuzar baserrian jaioa, argazkiak atzeko zigiluari esker argitzen duen bezala 1951 hartako azaroaren 4an erretratatu zuten, hain justu hil baino hilabete eskasera. 1893ko apirilean, 17 urte zituela ezkondu zen Juan Jose Solozabal Uriarterekin eta zortzi seme-alaben guraso izan ziren, guztiak Donatz baserrian jaiotakoak.