Agian pentsatu duzue noizbait “Aspaldiko argazkiak” saileko erretratuak nondik jiratzen ditugun, ezta? Badakigu jakin ondo gustura begiratzen dituzuela, azaltzen diren gehienak ezagunak egiten ez zaizkizuen arren. Ate asko jota eta herritar askoren eskuzabaltasunari esker lortu ditugu etxeetan gordeta egon diren harribitxi horiek eta zuenak ere partekatzeko aitzaki polita iruditu zaigu Ermua eta Mallabikoak batuta jada 250ra ailegatu izana.
Argazkiak zahartzat hartzeko baldintza bakarra dago: 25 urte baino gehiagoko antzinakotasuna izatea. Hori bermatuta, edozein motakoek dute lekua sail honetan, zuri-beltzeko zein kolorearen sasoikoak izan: ezkontza egunekoak, haren aurretiko despedidakoak, eskola, familia edo kuadrilla kideekin ateratakoak, jaietakoak… Bertan azaltzen diren gehienen izen-abizenak jakitea ezinbestekoa da eta argazkia eginiko urtea ere, zehatza jakin ezean gutxi gora beherakoa bai behintzat. Gurekin kontaktuan jartzeko, 676 264 188 (Estibalitz) zenbakidun telefonoa erabili.
"Aspaldiko argazkiak" blogera sartzeko eta bilduma osoa ikusteko egin klik hemen.

Ermuko erretratu zaharrak.