1996

Jasokunde abesbatzako kantarien txangoa

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2026ko uztailaren 5a

Mallabia, 1996.

1993. urtean sortu zen Jasokunde abesbatza eta Maritxu Roteta izan zen taldearen lehen zuzendaria. Andrazkoak izango ziren haren ondoren gidaritza batuta hartu zuten guztiak: Agurtzane Mentxaka, Esther Hernandez, Uxue Alonso eta Iratxe Uribelarrea, 2005tik gaur egunera arte zuzendari lanetan. 2010an EITBko “Oh Happy Day” lehiaketara aurkeztu ziren eta 3. postua eskuratu zuten.

Argazkia abesbatzako kideek Butroiko gaztelura egin zuten bisitan ataratakoa da. Sarrerako ate parean erretratatu zituzten, ezker-eskuma eta tente atze-atzean Igone Amesti, Maider Olalde, Itxaso Garitaonandia, Iratxe Uribelarrea, Naiara Ortiz de Villalba, Eneritz Aranburu, Arkaitz Aranburu, Luken Pradera eta Ortzi Gisasola, Aurrerago tente ere Damaris Pan, kapelarekin Butroiko gida turistikoa, Erik del Rio, Ivan Garcia, Iñaki Apolinario eta Xabier Ozaeta. 

Makurtuta daudenen artean atzean dira Janire Urien, Alazne del Rio, Elixabete Amesti, Rakel de la Cruz, Lara San Roman, Maitane Mallabiabarrena eta Arrate Martin. Erdian Egoitz Uberuaga, Goizargi Amesti, Aner Gomez tente eta Julen Pradera. Aurrenengo ilaran daude Aitziber Olano, Leire Uribelarrea, Josu Uribelarrea, Maite Unzurrunzaga, Ibaia Azagirre, Itsaso Pradera, Ander Arriaga, Gorka Ozaeta eta Iker Serena.