1948

Luisen Kongregazioko pilota txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak

Ermua, 1948.

Plazako frontoian Luisen Kongregazioko pilota lehia jokatu osteko erretratua. Trebeak izan behar porlanezko blokeekin altxatutako frontiseko eta zabaleko horma horietan pilota bati zuzen emateko; beranduago berriztatuko zen frontoia eta bi hormak ganoraz lisatu eta rasiatuko ziren.

Bertan azaltzen dira ezkerretik eskumara, tente: Luis Mari Izarra, Iñaki Izagirre, Lucas Antxustegi, Moises Gorosabel, Jose Luis Etxaburu, Teodoro Zuazua abadea, Antonio Zubizarreta eta Ignacio Urreta. Makurtuta: Casto Salaberria. Ander Salaberria eta José Antonio Telleria.