10 urteko mutikoa zela ekin zion Ermuko Santa Zezilia Bandan klarinetea jotzeari eta belarri hutsez ikasi zuen, sasoiko estilora, ikasketa musikalik gabe. Antzeztea ere gustuko zuen eta herrian taularatu ziren hainbat antzezlanetan hartu zuen parte.
1939 urtearen amaierako egunetan, Mallabiara ezkondu zen Areitioko Barrenengo baserriko Agustina Amesti Mallabiarekin eta lau seme-alaben guraso izan ziren.
Areitioko jaietan, Andra Marietan zein Berrizkoetan jotakoa da, soinu-jole eta bateria-jole bikote batekin. Alabetako baten esanetan: “Gure aitxa zoratu eitxen zonan klarinetiaz. Gaixorik zeuala, akorduan jakanat atzamarrekin zelan igurzten zeban, jo nahi eta ezin, putz eitxeko baiño makalago. Demasian gustatzen jakonan!”.
Mallabian zendu zen 1958ko apirilaren 20an, 54 urteko zela.