Esanguratsuena aldare nagusikoa izan zen: liturgia ospatzeko modu berriztatzaileei men eginez, aldarea lekuz aldatu zen, ordura arte eliztarrei lepoa ematen zien abadeak haiei aurrez-aurre begira jarriz.
Jarlekuak ere gehitu ziren. Bakoitzaren izenarekin markatutako banakako belaunaulkiak, aintzinako haiek erreklinatorio guztiak kentzeaz gain, sitsak jandako banku luzeak berriengatik aldatu ziren.
Berriztatze horretan alboetan ezker-eskuma zeuden gorako bi eskilaretatik, bakarra laga zen, korura doana eta erretratuan ikusten den hori kendu egin zen. Berauek igota Judas eta Pilatos, Aste Santuan kalerik kale andan ateratzen zen irudia gordetzeko gelara joaten zen eta organoaren osteko aldera ere, hauspoa zuen lekuraino.
Eskailera ondoan zegoen Errosarioko Ama Birjinaren irudia ere erretiratu egin zen eta baita pareko aldare txikia, Purgatorioko alegoria irudikatzen zuena, bere su eta abarrokin. Lekua irabazte asmoz, konfesonario zaharren ordez berriak ekarri ziren, eraikinaren hormatzarretan integratu zirenak.
Argazkia orain 70 urteko urriaren 2an egin zuen Segundo Varela argazkilari eibartarrak Jose Antonio González eta Benita Gutiérrezen ezkontza egunean. Senide eta lagunez bete zuten eliza eta bertan daude, ezker eskuma, lehen ilaran Argentina Betegón, Catalina Gutiérrez, Vicenta Gutiérrez, Emilio Gutiérrez, Alberto González eta Antxoni Aranburu. Bigarrenean (…), Encarna Gutiérrez, Rosa Mari Bolaños eta Blanca Esther Bolaños. Hirugarrenean Auro Arrieta, Alicia González, Juli Agirrebeña eta Francisco Bergaretxe. Laugarrenean Clemen Alonso eta Rufina Soria. Bosgarrenean, besteak beste, Angelines Gutiérrez.
