1963

Kaminu Barrietan, kuadrillan

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak

Ermua, 1963.

Urte horretako martxoaren 2koa da irudia, kotxe banaka batzuk pasatzen zirela-eta, Kaltxangoko errepide erdi-erdian eginikoa.

Bilbotik Donostiarako noranzko bikoitzeko bidea jatorriz herri barrutik igarotzen zen; gerora zabaldu zen berri hau, gaur eguneko N-634 errepide nazionala, eta Kamiñu Barrixak modura ezagutzen ziren. Kuadrilla honetako mutil gazte bakoitzaren izena ondo argi idatzita egoteak ez du zalantzarako bitarterik uzten eta hortxe daude ezkerretik eskumara tente Jose Luis Olañeta, Javi Agirregomezkorta eta Zorion Mugerza. Makurtuta Jose Antonio Ugalde, Cosme Kortazar, Miguel Blanco, Angel Mari Gastón eta Jose Luis Mas.