Ezin hobeto bukatu da Plazan Dantzan ikastaroa!

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2025eko ekainaren 13a

Sei saio igarota, ekainaren 5ean eman zioten bukaera ikastaroari berbalagunek. Ikastaroaren ardatzak euskararen praktika eta plaza dantzen ikasketa izanda, ezin esan helburuak bete ez direnik.

Guztien esanetan dibertigarria, aberatsa eta oso eragikorra izan den ikastaroak erromerietan-eta plazara ateratzeko ausardia emango diela adierazi dute parte hartzaileek. Datorren edizioan berriro izena emateko agindua eman dute askok, beti ere, ikastaroa mantentzeko aukerarik egonda.