Mintzodromoa Euskararen Nazioarteko Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2025eko abenduaren 1a

Abenduaren 3an, Ermuko Berbalagunek eta Ermua BHIk MINTZODROMOA antolatu dute Ermuko Merkatu Plazan, 12:30ean.

Institutuko batxi 2 ko ikasleek, irakasle ohiek, Berbalagunek, euskara-ikasleek edota Ermuko edozein herritarrek izango dute bertaratzeko aukera. Egunak duen protagonistaren inguruan hausnartzeko parada ederra  izango dute guztiek, nola ez, euskara erabiliz.