Asteburu eta oporraldietako hezitzailea kontratatzeko deialdia zabaldu du Debako Gaztelekuak

Erabiltzailearen aurpegia Debako Udala 2026ko uztailaren 14a

Curriculumak uztailaren 21era arte bidali daitezke zeharheziketa@gmail.com helbide elektronikora.

Debako Gaztelekuak pertsona bat kontratatzeko deialdia zabaldu du, gaztelekuko asteburu eta oporraldietako hezitzaile lanpostua betetzeko.

Izena emateko ezinbesteko baldintzen artean daude gizarte hezkuntza, pedagogia, psikologia, gizarte lana, magisteritza edo hezkuntzarekin loturiko antzeko unibertsitateko gradu bat izatea. Era berean, euskarazko C1 gaitasun maila izatea eskatzen da.