Urte berri on

Erabiltzailearen aurpegia Edurne Izagirre 2026ko urtarrilaren 30a

Hasiera bat amaiera baten ondoren dator beti, eta amaierak ekiditen ditugun sentipena dut, agur bat baitakarte, eta zerbait edo norbait atzean uzteak galera sentipen bat pizten digulako, bizitzan izan ditugun galera guztien aztarna berpizten duena

Badirudi bizitzeko era modernoak, hemen eta orain egotean zentraturik, etengabeko orainaldian kokatzen gaituela. Baina non gauden jakitea bezain garrantzitsua da nondik gatozen eta egin dugun ibilbidearen kontzientzia izatea, etorriko diren hasierei modu eraginkorrean erantzuteko moduko nortasun bat eraiki ahal izateko.

Amaierarik ez badut gauzatzen, etapa edo leku horretan ikasitakoa barneratzeko tartea hartuz, ezingo dut hasiera berriei aurre egiteko tresnarik barneratu. Geure bizitzako hitoen kontzientzia hartzeak, hausturak denboran ezartzeak, mantendu direnak identifikatzeak, onura ekarri diguna eta samina sortu diguna bereizteak, nor garen ezagutza garbia ematen digu. Honela bakarrik aurreikusi ahal izango dugu hasiera berriek zer ekar diezaguketen, geure burua prestatzeko ahalik modu aberasgarrienean bizitzeko datorrena.

2025ak ikaskuntza handia ekarri digu, gizarte estrukturetan ez dagoela nahi genukeen babes sistemarik, munduan dagoen biolentzia mailaren testigu gara. Izan genezake gure eskuetatik ihes egiten arin den humanitate krisi bat bizitzen ari garen sentipena; baina norbere inguruan ditugun pertsonak, auzokoak, herritarrak nola begiratu eta tratatzen ditugun geure esku dago. Egin dezagun indarra txikitik handira. Urte berri on!