Egunean Behin jokoak denboraldi berria hasiko du astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Egunean Behin Ermuan 2026ko urtarrilaren 30a

Jokin Uriartek irabazi zuen 19. denboraldia eta 200 euroko txekea.

Egunean Behin jokoak 20. denboraldia estreinatzen du eta, horrekin batera, ermuarren arteko Egunean Behin Ermuan lehiari ekingo diote otsailaren 2an. Edozein herritar batu daiteke taldera eta, parte hartzearren soilik, sari potoloak irabazteko aukera egongo da astero.

Astelehenean, otsaillaren 2an, Egunean Behin jokoaren edizio berria jarriko da martxan eta, oraingoan ere, hainbat sari banatuko dituzte EMOEk eta Euskal Birusa Elkarteak Egunean Behin Ermuan taldeko kideen artean. Astero zozketa egingo da parte-hartzaile guztien artean, eta irabazleak 40 euroko erosketa txekea jasoko du, herriko denda batean trukatzeko. Bestalde, puntu gehien lortzen dituztenek zozketa nagusian hartuko dute parte: Denboraldi amaieran, asteroko irabazle guztien artean, landa-etxe baterako 200 euroko txekea zozkatuko da.

Irabazleak Instagramen (@ebehinermuan) eta Barrena.eus-eko Komunitatean (Egunean Behin Ermuan) argitaratuko dira astero. Adi egon zure saria jasotzeko saridun izatekotan.

Taldera batzeko interesa dutenek hurrengo pausuak jarraitu beharko dituzte:

  1. Deskargatu Egunean Behin aplikazioa telefonoan.
    Egunean Behin deskargatu zure Android gailuan   
  2. Azpialdean, sakatu Taldeak.
  3. Sakatu + ikonoa.
  4. Aukeratu Giltza erabiliz.
  5. Sartu giltza hau: 3A8ECB

Laguntza behar izanez gero, taldearen sustatzaileak laguntza emateko prest egongo dira. Idatzi mezu pribatu bat Egunean Behin Ermuan-en instagram kontura: @ebehinermuan.