Egunean Behin jokoaren denboraldi berria hastear

Erabiltzailearen aurpegia Egunean Behin Ermuan 2026ko maiatzaren 8a

Egunean Behin jokoak 21. denboraldia estreinatuko du hurrengo astean, horrekin batera, ermuarren arteko Egunean Behin Ermuan lehiari ekingo diote. Edozein herritar batu daiteke taldera eta, parte hartzearren soilik, sari potoloak irabazteko aukera egongo da astero.

 

Hurrengo astelehenean, maitzaren 11n, Egunean Behin jokoaren edizio berria jarriko da martxan eta, oraingoan ere, hainbat sari banatuko dituzte Euskal Birusa Elkarteak Egunean Behin Ermuan taldeko kideen artean. Astero zozketa egingo da parte-hartzaile guztien artean, eta irabazleak 40 euroko erosketa txekea jasoko du, herriko denda batean trukatzeko. Bestalde, puntu gehien lortzen dituztenek zozketa nagusian hartuko dute parte: Denboraldi amaieran, asteroko irabazle guztien artean, landa-etxe baterako 200 euroko txekea zozkatuko da. 

Irabazleak Instagramen (@ebehinermuan) eta Barrena.eus-eko Komunitatean (Egunean Behin Ermuan) argitaratuko dira astero. Adi egon zure saria jasotzeko saridun izatekotan. Harremanetan jarri Euskal Birusa Elkartearekin bide hauek erabilita:

Taldera batzeko interesa dutenek hurrengo pausuak jarraitu beharko dituzte:

  1. Deskargatu Egunean Behin aplikazioa telefonoan.
     
  2. Azpialdean, sakatu Taldeak.
  3. Sakatu +
  4. Aukeratu Giltza erabiliz.
  5. Sartu giltza hau: 3A8ECB

Laguntza behar izanez gero, taldearen sustatzaileak laguntza emateko prest egongo dira. Idatzi mezu pribatu bat Egunean Behin Ermuan-en instagram kontura: @ebehinermuan.