Eguna hitzaldi goxo eta atsegin batekin abiatu genuen, eta bertan parte-hartzaileok gaur egungo testuinguruan gazteriak dituen erronkak eta ikuspegi propioak partekatzeko aukera izan genuen. Ondoren, bazkaria izan zen, giro lasaiean eta elkarrizketarako tarte zabalarekin. Arratsaldeak karro-poteoa ekarri zuen, eta eguna kontzertu indartsuekin amaitu zen.
Topaketa honek, oro har, eskualdeko gazte independentistei elkartzeko, saretzeko eta beren kezkak zein interesak elkarbanatzeko aukera ematea izan zuen xede nagusi. Parte-hartzaileen arabera, egunak balio izan zuen harremanak sendotzeko eta etorkizuneko lan-ildo bateratuak irudikatzeko.