Gazte independentistok Abadiñon bilduko gara!

Erabiltzailearen aurpegia Ernai Debabarrena 2026ko otsailaren 26a

Apirilaren 2tik 5era ospatuko dugun Gazte Topaguneak gazteontzako topaketa-, prestakuntza- eta eztabaida-espazio zabal bat eskainiko du Abadiñon.

Egun horietan tailerrak, hitzaldiak, jarduera kulturalak eta gazteon elkargunerako guneak izango ditugu, egungo gazteon kezkak eta interesak modu kolektiboan lantzeko.

Egitaraua eta Topagunearen dinamika xehetasunez azaltzeko, aurkezpen-saioak antolatu ditugu eskualdean. Saio hauetan egitasmoaren funtzionamendua, antolaketa-eredua eta parte hartzeko moduak azalduko ditugu, bai eta dituzuen galdera guztiak argitzeko!

Aurkezpenen hitzorduak honako hauek dira:

  • MutrikunMartxoak 6, 18.30ean, Zubixan
  • DebanMartxoak 6, 20.00etan, Arrano Elkartean

Saioetara hurbiltzeko gonbita luzatzen dizuegu inguruko herrietako gazteei.

Animatu eta parte hartu!!