Gazteok Euskal Herria Sozialista

Erabiltzailearen aurpegia Ernai Debabarrena 2026ko apirilaren 27a

Ostiral hontan, maiatzaren lehenean, Langileen Nazioarteko Eguna dela eta, mobilizazioa izango da Eibarren. Eskualdeko gazteek ere bertan parte hartzeko gonbitea zabaltzen da, gazte blokean antolatuta.

Aurten, eskualdean bertan egingo da Maiatzaren Leheneko mobilizazio nagusietako bat, Eibarren hain zuzen. Ernai gazte antolakundetik, gazteon presentzia garrantzitsua dela azpimarratu nahi dugu, eta horregatik bereziki dei egin nahi diegu eskualdeko gazteei mobilizazioan parte hartzera.

Hitzordua 12.30etan izango da, Eibarko Untzaga plazan.

Gazteok, Euskal Herria Sozialista!