Karabixa eta Xiripot izan dira San Martineko erakusleiho sarituak

Erabiltzailearen aurpegia Euskal Birusa Elkartea

Aurten ere azoka aitzakia Euskal Birusa Elkarteak San Martin erakusleiho lehiaketa antolatu du, eta haren harira 25 denda eta tabernek apaindu dituzte beraien erakusleiho eta barrualdeak, herria bera nolabait dekoratuz. 

Ostegunez, Almu Maeso, Nahia Albizuri eta Estibalitz Gonzálezek osatutako epaimahaia aritu zen eskaparate politenaren bila herriko kaleetan gora eta bera. Konposizioa, azokarekin lotura, kolorea eta orijinaltasuna baloratuz, bi sari banatu zituzten: lehenengoa Karabixa tabernari eta bigarrena Xiripot liburu-dendari.

1. saria: KARABIXA taberna

Epaimahaiak baloratu du azokari eskainitako espazioan erakutsitako eskuzabaltasuna, koloreen harmonia eta, lau konposizio desberdin sortuz, naturaren elementu biziak aurkeztea. 

2. saria: XIRIPOT liburu-denda

Epaimahaiak baloratu du bere produktua azokarekin integratu izana, leku zabala eskainiz erakusleihoan eta aukeratutako gaia era egokian garatuz.

Gaur goizean irabazleei saria jakinarazi ostean, bihar, eguerdiko 13:30etan plazako oholtzan banatuko zaizkie dagozkien garaikur eta bertako produktuz osatutako kutxa.


Estibalitz González, Nahia Albizuri eta Almu Maeso epaileak.