Txapelketaren azken botaldia Bergaran

Erabiltzailearen aurpegia Hiru Txirlo 2016ko ekainaren 3a

Txapelketaren azken botaldia jokatuko da bihar Bergarako San Joxepe elkartean.

Gipuzkoako hiru txirlo bolo txapelketaren 47. edizioaren azken botaldia eta Boilari eguna ospatuko dira bihar.

Botaldia eguardiko 12:00 etan izango da eta gero bazkaria egingo da San Joxepe elkartean.

Bertan  Carlos zengotitabengoa eta Javier Astigarraga bergaratarrak omenduko dituzte.

Argazkian joan den urteko Irabazleak: Imanol eta Javier Osoro