Gorka Etxaniz irabazle San Migelen

Erabiltzailearen aurpegia Hiru Txirlo 2025eko martxoaren 26a

Bolariak Elgoibarko San Migelen.

San Migeleko bolatokian jokatutako 2. botaldia Floreaga taldeko Gorka Etxanizek irabazi zuen, 8 txirlorekin.

 

Florega taldeko Gorka Etxanizek eta San Andres taldeko Oier Azurmendik berdinketa hausteko berriz bota behar izan zuten bola eta Etxaniz nagusitu zen. Bi jardunaldiren ostean, berriz, sailkapen buru Oier Azurmendi da, 11 txirlorekin.

Botaldia

1. Gorka Etxaniz (Floreaga)..............8

2. Oier Azurmendi (San Andres) .......8

3.Sergio Rodriguez (Asola berri)........6

4. Sebas Aranzabal (Elgeta)..............6

5. Jose Muñoz (Floreaga) .................6

6. Xabier Loiola (San Migel)...............5

Bittor Nuñez.....................................3

Jose Antonio Nuñez.......................1