Gorka Etxaniz bolari azkoitiarrak irabazi du Gipuzkoako txapelketari hasiera eman dion San Pedroko botaldia

Erabiltzailearen aurpegia Hiru Txirlo 2026ko martxoaren 11

Floreagako Gorka Etxaniz irabazle San Pedroko botaldian.

Idotorben jokatu zuten txapelketako  estreineko jardunaldian 70 bolari lehiatu ziren, eta Floreaga taldeko Gorka etxaniz azkoitiarra gailendu zen. Hiru jaurtialditan sei txirlo bota zituen Etxanizek. Eibarko Asola Berri taldeko hiru kide sailkatu ziren Etxanizen atzetik, hirurak bost txirlo botata: Arkaitz Rodriguez sailkatu zen bigarren postuan, Enara Montiel hirugarrengoan, eta Alex Campos laugarrengoan. San Migel taldeko Xabier Loiola elgoibartarrarentzat izan zen bosgarren postua, lau txirlorekin. Seigarrengoan Ganix Rodriguez (Asola Berri) eibartarra sailkatu zen.

Bigarren jardunaldia martxoaren 14an jokatuko dute San Migeleko bolatokian (17:00). 

1. Gorka Etxaniz  (Floreaga)...................6

2. Arkaitz Rodriguez (Asola berri)........5

3. Enara Montiel (Asola beri)................5

4. Alex Campos (Asola berri).................5

5. Xabier Loiola (San Migel)..................4

J. Antonio Nuñez (San Andres)......1