Informazioaren manifestu bat edo

Erabiltzailearen aurpegia Iker Lauzirika 2026ko apirilaren 17a

"Kaixo, Chat; orain arte esan dizudan guztia kontuan hartuta, zer alderdi bozkatu beharko nuke hurrengo hauteskundeetan?". 

Herbehereetako eta Danimarkako azken hauteskundeetan hiritarrek beren botoa adimen artifizialaren esku utzi ez dezaten eskatu behar izan dute adituek. Besteak beste, erakutsi da tresna horiek polarizazioa sustatu eta tokiko alderdiak ezkutatzen dituztela.

Badut konbikzio bat gaur inoiz baino argiago dugula informazioa ez dela sekula neutrala. Badakigu informazio orok alderdi bat edo beste erakutsiko duela eta iritzi batzuk lehenetsiko dituela besteen gainetik. Are gehiago, badakigu hedabide handietako edota plataforma digitaletako interesak zeintzuk diren, eta informazio bat alboratzen dutenean zer asmorekin egiten duten.

Eta kontziente izanagatik ere, ez dugu gure jokabidea aldatzen. Goizean hedabideetako berriak irakurtzea edota galdera konkretuak adimen artifizial gabe bilatzea boomer-en gauza bilakatu da jada. Gazteok nekez irakurtzen dugu BARRENA osoa, eta astean behin berriren bat partekatuz asetzen dugu gure aktibismoa.

Ez naiz ni izango inori irakaspenik emango diona.

Badakidana da gurpilean jarraituta dagoeneko bagoazela norabide konkretu batean.

Narratiba liberalei hedabide lokalen sustapena, open source sareen zabalpena edota aurrez aurreko eztabaidak aurrean jartzen ez badizkiegu, haien informazioz itoko gara.

Eta, orduan, Chat-ek erabakiko du gure herri politika.