Iristean oinetakoak kentzea eskatu dit baina ingurua ikusita, ezetz esan diot. Gailua abesten hasi da lehenengo segundoan, eta irribarrea piztu da Peruren aurpegian seigarren freskagarri lata lurpetik atera duen arte… Ingurua kolore guztietako plastiko zatiz josita dago, hau bai plastidecor-a. Jostailua utzi eta zaborrak poltsan gordetzea izan da gure “jolasa” bost minututan poltsa goraino bete dugularik, goiz batean garbigunea beteko genuke. Espezie bezala desagertzea merezi dugula sentitu dut berriz ere.
Alperrik da Ecoalf markako jantzietan ehundaka euro gastatzea gure itsasoak garbi mantentzeko gai ez bagara. Mesedez gorde ditzagun guk ere gure plastidecor-ak poltsetan… Nora begira zaudete arduradun zareten instituzioak? Udatiarrak iritsi behar dira herritarron aisialdiko gune diren hondartzetako garbiketa eta mantenua egiten hasteko? Hau al da ekosistemaren zaintzarako konpromisoa izatea?