Pilota hormara

Erabiltzailearen aurpegia Jose Ramon Cabrera Cid 2026ko urtarrilaren 17a

Frontoiko horma-irudia

Ikastolako frontoiko horma-irudia erretratatu du Joserra Cabrerak oraingoan. 2025eko Kilometroak jaiaren harira sortutako lana izan zen hau, eta iazko irailean aurkeztu zuten, hain justu ere, Kilometroen atarian.

Salto-saltoka izan zen Elgoibar Ikastolak aukeratutako lema, eta sokak izan ziren protagonista. Kasu honetan, pilotaz gain, sokak ere ageri dira irudian. Lian Monserrate (AEB, 1981) margolariak marraztu zuen, Elgoibar Ikastolaren enkarguz. AEBetan sortu bazen ere, katalana dela dio Monserratek, han bizi izan baita denbora luzez, duela urte batzuk Euskal Herrira etorri zen arte. Munduko kaleak lantoki: AEBak, Alemania, Italia, Espainia... han eta hemen ibiltzen da muralak egiten, eta bere lanak munduko onenen artean aukeratu izan dituzte.