Ez dakit datorren ala doan; barruan dagoenak jakingo du hori; haiek dute informazioa. Dena ikuspuntuaren araberakoa da; hala ere, dena dakigula uste dugu, eta, batzuetan, iritzia ematen dugu egoera osoa ezagutu gabe. Iritzia eman aurretik galderak egitea komeni da, baina hori zaila da gaur egun. Aurreiritzirik gabe behatzea jakintsuen ezaugarria da; ezagutzarik gabe iritzia ematea, berriz, ezjakinena –edo, behintzat, hala uste dut nik–.