Duela egun batzuk, sai-talde batek bisita egin zigun; badirudi gure ikus-eremuaren mugaz harago ezer ez dagoela, baina zeruan ere gertatzen dira gauzak. Ez legoke gaizki noizean behin gora begiratzea; gure sakelekotik edo aurre-aurrean dugun horretatik harago erreparatzea. Gelditu eta pentsa: noiz begiratu zenuen azken aldiz zerura, benetan gozatuz?