Errealitatea da ikasitako babesgabetasun-egoeran mantentzen gaituztela, eta bertan gure kezka bakarra da bihar gaur baino okerrago ez egotea. Hori bai, bitartean, entretenitu egiten gaituzte, seinalatuz lana kentzera datorren etorkina, marratik pasatzen ari diren feministak eta Espainia hautsi nahi dutenak.
Entretenimenduzko joko ayusista edo trumpista bat, martxan jartzen dutena ez gaitezen konturatu pixkanaka-pixkanaka eta harea mugikorrak balira bezala itota amaituko dugula, gurekin itotzen ari denari errua bota nahian.