Beste herrialde batzuetan bezala, auditoriak egin beharko lirateke urtero eskoletan, kirol-klubetan… haien esku dagoen guztia egiten ari direla frogatzeko. Hasteko, erakunde horietako kide guztiek –guraso, irakasle, entrenatzaile, begirale…– gazteen osasun mentalari eragiten dioten arazoen inguruko sentsibilizazioa eta ezagutza izan beharko lukete. Prebentzio-neurriak ere ezarri beharko lirateke jazarpen-egoerak gertatzea errazten duten toki eta unerik egon ez dadin. Eta, azkenik, kasuak goiz antzemateko baliabideak izan beharko lituzkete, proaktiboki eta gardentasunez jardunez, arazoa alde guztiak inplikatuz konpontzeko.
Erakunde batek baldintza horiek guztiak betez gero, auditoria batek ziurtatu ahal izango luke osasun mentala zaintzen duen erakundea dela.