Narkotrafikoaren aurka borrokatzeko edo demokrazia defendatzeko hasierako aitzakien ostean, Donald Trumpek argi eta garbi adierazi du bere helburua Venezuela eta bere petrolioa politikoki eta ekonomikoki kontrolatzea dela. Komite Internazionalistak uste du inperialismoa demokraziaren eta herrien subiranotasunaren aurka doala, eta AEBk nazioarteko legedia aurrez aurre urratu izana salatzen du, azken urte honetan Palestinan, Iranen edo Nigerian egin duen bezala, beste herrialde batzuetan ere esku-hartze berriak iragarri dituen bitartean, hala nola Kuban, Kolonbian edo Groelandian.
Venezuelan gertatutakoak nazioarteko komunitatetik oposizio irmorik ez badakar, ateak zabalik utziko ditugu gure herrialdeetan esku-hartze berriak ondoriorik gabe gerta daitezen.