Alde batetik, azken urteotan egin izan dugun moduan sei lagunentzako mariskada eder baten zozketa egin dugu. Zenbaki saritua 08315 izan da, eta ordezkoa 01561. Gainera, irabazlea dagoeneko agertu da: Xabier Larrañaga. Zorionak!
Bestalde, Zuhatzako bazkideen artean zozketa berezi bat egin dugu aurten: bi lagunentzako brunch eta spa saioa Hiru Uhinak hotelean. Bazkide saritua Iratxe Gorroño izan da. Zorionik beroenak zuri ere!
Amaitzeko, bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu gure elkartea babesten duzuen guztiei. Eskerrik asko!
Deban euskeraz bagera