Australian eginiko ikerketa batek dioenez, pantaila baten aurrean pasatzen dugun ordu bakoitzeko 400 hitz gutxiago jasotzen omen ditugu. Gero jo tinbrea, ezkutaketetan ibiliko al gara? Irribarre polita duzu argazki honetan, kontaidazu beste istorio bat, lau teilatu gainean… maite zaitut, besarka nazazu, pinpilinpauxa, harribitxi…
Gure hizkuntza kaxkartzen ari dela diote adituek, eta gu ere horretaz konturatuta gaude. Begietara begiratu eta ahaztuak ditugun hitz horiek eskainiko bagenitu, agian, arbasoen ondasun amaiezin horri eutsiko genioke.