Musika Eskolako artistak BLUES HOTSAK Jaialdian beste urte batez

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola

Eskerrikasko etorri zineten guztiei! eta Gaztelupeko ekipoari gonbiteari!!

Aurten ere, kurtso hasierako konpromisoez gain, jaialdi honetarako beharrezkoak diren abestiak sailkatu, konponketak bilatu, edo egin, eta banatu, eta irakasle guztiak martxan ipintzen gara, ikasleak animatu, abeslariak topatu, entseguekin hasi... ez da lan erreza. Baina emaitza ederra da. Zenbat musika biziarazten dugun herritar ugariren artean! Hau da musika eskola baten benetako funtzioa. Hau egiteko musika ikastea, instrumentuekin trebatzea, baina batez ere elkarrekin jotzen jakitea. Eta bidea gogorra den arren, entseguetako umore eta pozarekin, zuzeneko zirrara eta urduritasunak lagun, ikusleari heltzen zaion momentu eder hori, eta azken finean denok bete dugun prozesu txiki horren emaitza eta oroitzapena betirako izango delako. Horregaitik jarraitzen dugu lanean. Neke guztien gainetik. ARGAZKI GUZTIAK HEMEN IKUSGAI