Gauzak horrelaxe daude giza eskubideekin Palestinan, eskubide horiek aitortu zituzten NBEko 193 estatuek ezikusiarena egiten duten bitartean.
Gauzak horrelaxe daude etxebizitza alokatu edo erosteko, ezinezko. Denerako arauak jartzen dizkiguten garaian alokairuan edo erosketan dauden gehiegikeriak mugatzeko araurik ezin da ezarri? Azalpen askorik gabe asma daiteke nork eta norentzat egiten dituen arauak.
Gauzak horrelaxe daude energia berriztagarrien makroproiektuekin. Elikagai iturri, ondare eta hirietako bizimodu itogarrietatik arnasgune diren lurraldeak suntsitzeko erreparorik ez dago beharraren izenean, sobera argi dagoenean haize-errota erraldoi, eguzki-plaka parke eta biometano-planten beharra duten bakarrak eraikiko dituzten enpresa handiak direla, izango dituzten irabaziak medio.
Tamalez, luze jarraitu dezaket; hobe izango dut abestia aldatzea eta, Fito Paezek Shine-n dioen bezala, "hay que correr a estos fachos a patadas sino nadie va a ser feliz", eta teoriatik akziora pasa.