SAPA eta Baltegieta 22 bitarteko galtzada-harria birjartzeko lanak martxa onean doaz; beharginek dagoeneko jarri dute galtzada-harri berria SAPAko aterpe parera bitarte.
Hori horrela, dagoeneko erabili ahal izango dira Baltegieta 18 eta 24ko garaje pribatuak eta Gabolatseko zubitik izango dute sarbidea ibilgailuek, bi noranzkotan zabalduko baita.
Halaber, SAPAko aterpeak behin-behineko aparkalekua izateari lagako dio eta ibilgailuak bertatik atera beharko dira datorren egueneko, otsailak 26, goizeko 8:00etarako.
Udala herritarrekin eskertuta
Soraluzeko Udalak bere esker ona azaldu nahi die herritarrei herriko hainbat puntutan egiten ari diren lanek azken hilabeteotan sortutako traba eta eraginen aurrean erakutsitako jarrera ulerkorragatik.