Soraluzeko Nagusien Kontseilua, nagusitasun aktiboa oinarri duen topagunea, bere lehen urratsak ematen ari da. Joan den eguaztenean, otsailaren 18an, nahi ez den bakardadea eta boluntariotzari buruzko mahai-ingurua antolatu zuen eta datozen hilabeteotarako hainbat tailer antolatu ditu Kontsumobiderekin elkarlanean.
Datorren astean, martxoaren 6an, barixakua, izango da, hain zuzen ere, Soraluzeko Nagusien Kontseiluak eta Kontsumobide kontsumoko euskal institutuak elkarlanean antolatutako lehen hitzordua: etxeko ekonomia izango du hizpide.
Etxeko ekonomiari buruz ikasten
Garrantzitsua da etxean dirua ondo kudeatzea familiaren beharrak asetzeko, ezustekoetarako prest egoteko eta zorpetzea saihesteko. Ezinbesteko gastuak eta ezinbestekoak ez direnak bereizten ikasi behar da eta fakturak ulertu egin behar dira, familia-finantza osasungarriak izateko. Ondorengo gaiak landuko dira tailerrean:
- Aurrekontuaren kontzeptua.
- Beharrezko gastuak eta beharrezkoak ez direnak bereizi.
- Aurrezteak duen garrantziaz eta epe luzera izan ditzakeen onurez hausnartu.
- Gastuak fakturen bidez ulertu, eta atalak bereizten ikasi.
- Gainzorpetzearen kontzeptua ezagutu, eta horretara eraman zaitzaketen egoerak identifikatu eta nola prebenitu ikasi.
Hizkuntza: elebitan
Izen-ematea
Tailerraren funtzionamendu ona bermatzeko, eta plaza mugatuak daudenez, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako, bib bide daude:
- Aurrez aurre, Udaleko Arreta Zerbitzuan, astelehenetik barixakura 9:00etatik 14:00etara.
- Online, ondorengo galdetegia beteta: izen-ematea
Antolatzaileek gogorarazi nahi dute tailerrak pertsona nagusiei zuzenduta daudela.
Hurrengo hilabeteetan tailer gehiago
Soraluzeko Nagusien Kontseiluak beste hiru tailer antolatu ditu apiriletik ekainera bitarte, Kontsumobiderekin elkarlanean hauek ere. Hurrengo hitzorduak hauek izango dira:
- Dieta orekatua: apirilak 17
- Banku eragiketak: maiatzak 8
- Kontsumo jasangarria: ekainak 5