Ane Gebara aktore gasteiztarrak La Deskarada antzezlana eskainiko du Emakumeen Nazioarteko Egunaren egitarauaren baitan, Udaleko Kultura eta Berdintasun Batzordeek elkarlanean antolatuta.
Sinopsia
Esther Santiago Uzquiano, Ane Gebara aktore eta sortzailearen amama da La Deskarada antzezlanaren abiapuntua; amama bera eta bere heriotza. Gebarak berak azaltzen duenez, "Amamaren garaiko istorio epikoak entzuten eman dut gaztaroa noizbait nik egingo nituelakoan. Autoritateari aurre egin, bizilagunen konplizitatea, kartzela, ogia,
loreak buruan. Baina ezer ez da berdin esaten zuen Hertzainakek. Zer egin eta nola aurre egin dena aldatu denean? Antzezlan honetan pertsonen duintasuna jartzen da mahai gainen, emakume feministen gorputz eta ikuspuntutik, memoria kolektibora salto eginez."
"La Deskarada" antzezlanerako sarrerak salgai
Iaztik, sarrerak aurrez erosteko aukera egoten da bi aste lehenagotik, online, bibe.me atarian, zein aurrez aurre udal liburutegian; egunean bertan ere eros deitezke txarteldegian, emankizuna hasi baino ordu erdi lehenagotik.
Horrela, dagoeneko salgai daude La Deskarada antzezlanerako sarrerak:
- Online: bibe.me atariaren bidez: La Deskarada
- Aurrez aurre:
- Udal liburutegian, astelehenetik barixakura 11:00 - 13:00 eta 16:30-19:30 (barixakutan 16:00 - 18:00)
- Txarteldegian, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.